Urtenbidea abade sartzea
- 2014
- ZAMUDIO
Itxosua bertaraino egon izan da. Leku aberatsa izan da. Bertako jenteak itxosuan artoa-eta ereiten ebazan, antxina. Lehenago munak eginda zarratu egiten ebezan terrenoak. Danak batuta egiten eben hori. Zohiak atera, eta zohiakaz hormak egiten ebezan. Baina, itsaso handia egoanean, apurtu egiten ziran, eta ha apurtzen zana konpondu egin behar izaten eben. Itxosoko munak danen artean konpontzen ebezan.
Barriemoilea: Jesus Larrabaster
Erakundeak: Busturiko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia