• 2018
  • ZEBERIO
Atzera

Iretargia, Eguzkia eta Mundua

 

Iretargia eta Eguzkia senar-emazteak ei ziran, eta egun baten Munduari begira esan eutsan Eguzkiak Iretargiari: Ikusten dona mundua ze ederra eta garbia? Eta Iretargiak: Ikusiko ez joat, ba! Eguzkiak: Ba, hori guztiori nire argi eta beroari eskerrak dona, gero! Iretargiak: Bai, eta nire gauetako inontzak ez jok ezetarako balio, ala? Eguzkia hasarratu egin jakon, hartu ebazan bere barrutik txingarrak, bota eta arpegia erre eutsan. Eta horregaitik dauka arpegia erreta Iretargiak. Iretargia, bildurtuta, karran hasi zan eta Eguzkia atzerik hara, joan eta joan hilebete egin eban atzetik. Iretargiak burua gorde egin eutsan eta Eguzkia pasau egin zan aurrerantza. Eta atzera ikusten eban Iretargia txiki-txiki, eta atzera beste buelta bat, hilebete harrapetan, eta atzera bardin. Oin be holan dabilz bueltaka.

 

Barriemoilea: Manu Etxebarria