Legarra zelan egin
- 2017
- ATXONDO
Euren etxea zabala zan, lur asko euki eban baserri-etxeak. Orduan, hamalau eta hamasei arto-solo ereiten ziran. Maiatza, ekainean eta uztailean, bedar sikua sartu eta jorrak egin behar ziranean, jente asko behar izaten zan, eta Sagondobekokoak eta Larrauriko neskak eta andrak jornala irabazten etorten ziran. Diru askorik ez eben irabazten. Eguzkitik eguzkira behar egiten eben. Jornala miseria zan, baina bazkaldu eta afaldu bertan egiten eben. Gerraostean, 40tik 50era, gauza handia izan zan hori, falta handia egoan eta. Eguerdian lapikokoa eta entsaladea jaten zan, eta gauean sartenekoa taloagaz edo makailaoa piper gorriakaz.
Larrauriko neskak etxekoak modukoak izan ziran. Goizean behar eta behar egin ostean, eguerdian bazkaltzeko erretiretan ziran, eta, ostean, ordu pare baterako-edo etxekoen ohe ganean etxuten ziran eta kontuak kontetan ebezan. Horreekaz neskakaz ikaragarrizko konfiantzea euki eben.
Barriemoilea: Bene Markaida