Txirikilan olgetan
- 2012
- IGORRE
Ines Aranzadi Berrizko maistrea izan zan, baina gerraostean abertzale izateagaitik Palentziako herritxu batera desterrau eben. Hara joan beharrean Berrizen geratzea erabagi eban, eta, horren ondorioz, ezin izan eban barriro lanik egin, plazea galdu ebalako. Horregaitik, gero bere etxean herriko umeei eskolak emoten hasi zan. Hiru urtetik aurrera joaten ziran eta eguerdiko ordubatak eta erdietan hasi, eta bost eta erdiak arte egoten ziran. Han ikasi eben askok idazten eta irakurten.
Barriemoilea: Mikel Berasaluze
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Berrizko udala