• 2016
  • SOPELA
Atzera

Eskolan egoera txarrean

 

Eskolan egoan ugerra zala eta, zorriak, sarnea… eukiten eben askok. Neska batzuk ulea zerora ebagita eukiten eben sarnea eukielako. Kristal erdiak inguru apurtuta egozan, kanpotik mutilek harriak botata. Hareek ez ebazan inork bere barriztetan. Haize hotza sartzen zan. Sarritan oinak-eta bustita joaten ziran estartetatik eta soloetatik ibilten ziralako. Estufa bat egoten zan eskolan, baina egundo bere ez eban biztuta ikusi. Abriguak-eta ez ebezan kentzen, hotza eukiten eben eta. Komunak be hiru egozan eskolan, baina bi ez ebazan sekula bere zabalik ikusi, eta bestea maistreak giltzaz zabaltzen eban berarentzat. Eurak maistreari baimena eskatu eta Zipirineko basora joan behar izaten eben. Han sasi-moltso ederrak egoten ziran; ez papelik, ez urik eskuak garbitzeko, ez ezer bere. Sasi atzean egin zereginak eta bueltan eskolara. Orduan ez egoan higienerik.

 

Barriemoilea: Bene Markaida

Erlazionatutako Bideoak