• 2008
  • UGAO-MIRABALLES
Atzera

Ikazginen

 

Orduan baserrietatik fabriketara jente gitxi joaten zan beharrean, ez egoan beharrik. Eurak basoan ibilten ziran ikatza egosten edo etxean soloko lanetan.

Ikatza egiteko leku zelaia behar zan. Lehenengo hamalau pausu marketan ziran, eta sei pausu eta erdigarrenean, erdiko gunea marketan zan. Han palua sartzen eben. Palu horren kontra egurrak plegau azpitik, ostean tapau egiten eben irakaz eta azkenean lurraz estaltzen eben. Gero erdiko palua atera egiten eben, eta haren lekutik sua botaten eben barrura, txondorra biztuteko. Ikatzak bi edo hiru egun behar ebazan egosteko. Bitartean txondorra jagon egin behar izaten zan, gau eta egunez.  

 

Barriemoilea: Juan Larrazabal

Erakundeak: EJ-GV, Bizkaiko Foru Aldundia, Zuztarretatik Ahora eta Labayru Fundazioa