Eskolan dana erderaz ikasi
- 2020
- BUSTURIA
Etxeetara ura ekarri zanean, orduan hasi ziran komunak ipinten. Gaur eguneko komuna: portzelanazko lababoa, komun-zuloa, azulejoak, etab. Eta hori ez ebenez manejetan baserri-arotzek, gazte batzuk egozan igeltseru ikasten. Teilatuak konpontzen-eta bai, baina gauza fintxuagoak, komunak eta ezkaratzak entxapau-eta, ez. Horretan herriko gazteak ibilten ziran ofizioa ikasita. Ezpabere nahiko autonomoak ziran baserritarrak, beterinarioari eta lantzean behin bakarrik deitzen eutsien.
Barriemoilea: Jesus Eguzkiza
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa