• 2007
  • BERRIZ
Atzera

Idiak Bitoriatik oinez

 

Bituriatik idi gaztetxu bi ekarri ebezan, bera aurrean, mutikoa eta aita atzean. Informanteak 9 bat urte eukazan. Bituriatik, oinez, etorri ziran. Otxandion lo egiteko asmotan etorri ziran, eta Otxandiora heldu eta aitak Urkiolara be helduko zirala esan eutsan. Bera aurrean joaten zan, eta aita atzean idi biei buztanetik ebatzen. Idiei buztanetik ebatzen eutsen hobeto etorteko. Informanteak aurrean sokeari eusten eutsan.

Urkiolara goizaldean ailegau ziran, eta ordurako aitak etxera be ailegauko zirala esaten eutsan. Eguerdi aurrean urten eben eta goizaldean ailegau.

 

Barriemoileak: Mari Argoitia eta Markos Azpitarte

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Berrizko udala