Gabonak
- 2012
- MENDATA
Jataben idi-probak aiuntamentu aurrean egiten ziran, orain probalekua dagoan tokia baino honatxuago. Orain plazea dago eginda hantxe lurrean. Txopo biren barrukaldean egoan. Txopoan kodaina bat egoten zan eskegita eta mailuagaz ha joten zan hasteko. Eta, gero, despertador bat eukiten eben eta zuhur egoten ziran ordura noiz ailegauko. Batzuetan, pendulua ailegetan dagoala joterik eta pasauta dagoala jotera, denporatxua egoan, eta protestak egoten ziran. Denporea depertadora ipinita neurtzen zan. Persona batek aditu eta joten eban kodainea mailuagaz.
Barriemoilea: Juan Oleaga
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Maruriko udala