• 2021
  • LEZAMA
Atzera

Ixeduak

 

Herriak herri basoak euki dauz. Herri basoei ixedue esaten deutsee eurek. Herri basoetara azpigarria-eta hartzen joaten ziran gurdian, ganaduaren azpiak egiteko. Bakotxak zati bat eukan izentauta. Ganadua be bertan eukiten eben neguan, eta udan Gorbeiara bialtzen eben. Behiak umatu orduan, kortara ekarten ziran sikatu arte. Lehenago-lehenago, basoan pinuak egon beharrean, haretxak, gaztainak, lexarrak-eta egozan.

 

Barriemoilea: Carmelo Artetxe

Erlazionatutako Bideoak