Eskolea eurek garbitu
- 2016
- SOPELA
Lehengo gurdiak oso-osoan egurrez egindakoak ziran; burtardatza, burtetza, be egurrezkoa zan. Pieza desbardinak alkarren kontra joten egozan, eta sikatzen ziranean gurdiak zaratea ateraten eban. Orduan orio-pote bat eroaten zan eskegita, eta oilo-luma bategaz untau egiten jakon gurdiak irrintzarik egin ez egian.
Gainera, gurdi bakoitzak, zarata desbardina egiten eban. Lekukoaren esanetan Morga aldean hogeita hamar edo berrogei gurdi inguru joaten ziran ilaran naboagaz, eta gurdi guztiak irrintzaka joiazan: tirriiin, turruuun, tarraaan..., bakoitza bere musikeagaz.
Berriz inguruan, zarata horreek ekiditeko tomate-lata baten orio lohia edo koipea eroien gurdian eskegita. Noizik behinean hori bazterretan untau eta gurdiak ez eban irrintzarik egiten.
Barriemoileak: Crispin Arregi eta Justa Oregi
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Berrizko udala