Eurenean herriko telefono bakarra
- 2020
- ZIORTZA-BOLIBAR
Lekukoak zortzi urte eukazala gerreak urten eban. Orduko denporak tristeak izan ziran. Dana zan gosea. Ume txikiak eukiezanek asko sufridu eben, ez egoan umeai jaten emoteko gauzarik eta, ogirik be ez.
Baserrikoek behintzat artouruna eukien taloa edo ogia egiteko, baina kalean ez egoan holakorik. Orduan diru gorria esaten jakona, egon baegoan, baina erosteko jenerorik ez. Ogia jan gura eta ogirik ez. Gurasoek asko sufridu eben.
Barriemoilea: Lorenza Elorza
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa