Mutilek 14 urtera arte fraka laburrak
- 2018
- ARRATZU
Markinan gerra denporan, Axpen egoan errefugioa; kobazuloa zan. Batzokia egoan tokian be baegoan beste bat. Abioiak etozanean kanpaiak joten zituen. Lehenengo abisua izaten zan; bigarrenez joten ebenean arineketan joaten ziran errefugiora, abioiak ganean egozala esan gura eban eta. Bigarren kanpak askoz be arinago joten ebezan.
Barriemoilea: Lorenza Elorza