San Juan
- 2012
- MUNGIA
Esnea garbituta dagoanean, legarra botaten jako eta erein-erein egin behar da. Deskuidu baten esnea hotz badago, balde zabal baten ura epeltzen ipini eta hara baldera sartzen zan esneduna be, berotasuna natural hartu egian. Esneak epel egon behar dau, norberan tenperaturan, 36 gradutan. Gero, legarrak ondo hartu dauan begitu behar jako; soinuan igarten jako hori. Ezpabere, atzamarragaz ikutu, eta atzamarrean ez dau parau behar esneak. Ostean, gorosti-erramakaz egindako palu bategaz apurtzen zan amasea.
Barriemoilea: Santiago Canales