• 2014
  • MUNDAKA
Atzera

Argegia tapauta galarazota

 

Euren denporan galarazota egoan. Bera akordetan da umetan, behin, urten ebela gabardineagaz eta kareta bategaz eta aguazila atzetik etorri jakela. Eurak hamar urteko ume koskorrak ziran eta aguazila etorri jaken atzetik arpegia ezin leikela estalita eroan esaten. Galarazo egin eben. Arpegia tapauta urteten daben bakarrak txistulariak dira.

Umeek be urteten eben jantzita, etxean egiten eutseen atorra. Jentea atorragaz eta beste gauza batzukaz be jazten zan. Esate baterako, behin, andra batek mezatik urten eban eta goiko kalerantza joiala bat-batean moro bat ikusi eben han alfonbrak saltzen eta andreak esan eutson lagunari: "nik horreek alfonbrak ezagutu egiten dodaz!". Bere senarra iturriaren ganean aulki bat ipini eta etxeko alfonbra guztiak saltzen egoan. Eta holangoak, asko.

 

Barriemoilea: Angel Gondra

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa