Itsasoan ikarea
- 2012
- BERMEO
Umetan konturatzen zara zelako arerioak daukazuzan euskereagaitik. Institutuan be berehala konturatu zan, nahi-ta hamar-hamaika urte euki, Lengua Españolako irakasleak gogor egiten eutsela Durangotik edo Gernikatik etorten ziran neskatoei, berba egiten ebenean eukien soinuagaitik igarten jakelako euskaldunak zirala. Berau isilik lotzen zan.
Barriemoilea: Mari Angeles Garai
Erakundeak: Bilboko Udala eta Labayru Fundazioa