Lehen, bizikletarako afizinoa egoan
- 2018
- IGORRE
Baten, amaginarrebeak amari esan eutsan beragaz joateko meza nagusira. Joan ziran, eta han egozala, amari esan eutsan ordutik aurrera familiaren sepulturea egoan lekuan paretako, ha izan zan-eta Sagondogoikoko sepulturea.
Familia 1903. urtean joan zanez hara biziten, ordura arte ez zan egon sepultura haretan inor bere enterrauta. Baserri bakotxak bere sepulturea eukan.
Ordutik, ama beti paretan zan han reklinatorioan. Konzilioa izan zanean, baina, eleizea barriztu egin eben eta hareek aulki guztiak kendu egin ebezan. Sepulturak bere danak atera ebezan bat izan ezik. Bankuak ipini ebezanean bere, amama Petrak esan eutsan leku berean paretan zan ama.
Barriemoilea: Bene Markaida