Aulesti eta Murelaga
- 2019
- AULESTI
Eskolara oinez joaten ziran. Kaminoak bera ezkondu eta gero egin ebezan. Ordura arte, zidorretatik joaten ziran aldatsean gora, eta beherantza tatarrez etozan.
Denpora txarra zanean beheko bidetik, bide nagusitik, San Migeleko ermitaren aurretik joaten ziran, bidez-bide. Batzuetan koadrilan, euren kursoko lagunekin batera, itxaron egiten eutsen alkarri.
Bazkaltzen etxera etorten ziran eta arratsaldean barriro bueltetan ziran eskolara. Hamabi eta erdietan urten eta ordubietarako bueltetan ziran. Aldatsetik behera eginda atoan heltzen ziran eskolara.
Barriemoilea: Basilisa Zabalgojeaskoa
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa