Txarriak haztea eta hiltea
- 2007
- MARURI-JATABE
Eskolara hantxe ibili zan hamahiru urtera artean, Iurretako eskola nazionaletan. Azkenerantza polito irakasten eben maistrak. Gero hamahiru urte etorri jakiezanean Maristetara joan ziran biak, Durangora. Nahikoa egin eutsien amak bieri batera emotea hamazortzi urtera artean. Ofizioa ikasi eta tailerra hartu eben gero. Bost urte dibujo linealagaz eta ondo urten eben.
Eskolan orduan denporan euskerarik ez zan egiten, maistrea be erdalduna zan eta... Eskolara sei-zazpi urtegaz hasi ziran eta eskolara joan zanean ez eban bape erderarik jakin. Zelan jakingo eben ba! Eskolan ikasi eben. Erderea entzun be nork orduan?
Barriemoilea: Serafin Zamalloa
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa