Karrajua
- 2019
- BAKIO
Eskolara Ariatzara joaten ziran, mutilak eta neskak aparte. Liburu bat erabilten eben danetarako eta handixik ikasten eben dana. Erderaz dana eta eskua altzauta cara al sol abesten eben, euskaraz egitea galazota egoan eta. Liburua eta pizarrea be eukiten eben. Bakotxak berena eta eskolan handi batzuk egoten ziran. Matemáticas, dictado, geografia... dana bertatik ikasi eben. Bera 12 urtera arte ibili zan eskolara, gero Gernikara joan zan Artes y Oficiosetara. Gernikan udaletxearen ondoan egoan. Han ebanisteru egin eban beste urte bi eta erdi-edo. Gero beharren hasi zan. Lehenengo Zornotzan egon zan ebanisteria baten eta gero Gernikan. Denpora gitxi, urtebete Zornotzan eta beste urtebete Gernikan. Gero itsasora joan zan.
Barriemoilea: Imanol Enbeita
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa