• 2008
  • MARURI-JATABE
Atzera

Ermandadea

 

Ermandadea egoten zan. Gizon bi egoten ziran ipinita ganaduak tasetako. Ardietan baino behietan gehiago ezagutu dau hori. Baten bati behiren bat gaixotu-edo egiten bajakon, zenbat balio eban kalkulau, eta beste danon artean dirua emoten jakon. Txatximintxatik behera, txaletak eginda dagozan inguruan, etxaldea hor dago oindino. Bada, han haresti handi bat egoten zan, eta harexen azpira batzen ebezan ganaduak Billabasokoek, Ataunekoek eta eurek, urtean baten. Etxean ganaduren bat gaixorik egoala ikusten bazan, etxera etorten ziran ikusten ea zelako ganadua zan, eta baten bat gaixotu edo hilten bazan, abonau egiten eben.

 

Barriemoilea: Juanita Barandiaran

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Maruriko udala