Labea eta laba-aurrea
- 2021
- ZAMUDIO
Plazarako erropa batzuk ipinten ziran, amantalagaz-eta. Plazarako amantala mahonezkoa izaten zan, baina gero, mezara-eta joateko, beste marinera bat eta gonea, eta amantal finagoa ipinten ziran; tergal estiloko fina, firuzkoaren antzekoa. Firu fina egoten zan, ez firu lodia; hatariko baltza. Aparteko erropak eroaten ziran eleizara nahiz errekaduak egiten. Plazara besteakaz, zahartxuakaz.
Barriemoilea: Kontxi Iturriaga
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Maruriko udala