Zezinea egin
- 2019
- BAKIO
Umea jaio eta berrogeigarren egunean amak eleiza-sartzaitea egiten eban. Ordura arte ez eban eukiten etxetik urteterik. Ama umeagaz joaten zan, eta eleiz-sartzaitean abadeak bedeinkazinoa emoten eutsan umeari. Errosarioko misterioetan laugarrena bere eleiz-sartzaitearena da.
Barriemoilea: Pantxike Elgezabal