San Tomas egunean errentea pagau
- 2008
- MARURI-JATABE
Eurenean Gabonetako bederatziurrenari abendue kantetea esaten deutsie. Lehen, ganera, hauxe esaten zan azkenengo egunean: “Abendu mutilak! Kantau ala errezau!”. Orain ez dabe ezer esaten. Ohiturak apur bat aldatu egin dira: lehen, hilaren 24an, etxerik etxe kantetan eben eta orain, ostera, kalean 20 metrotik 20 metrora-edo egiten dabe. Marijesiak ez dabe inoiz be esan, abendue beti.
Barriemoilea: Maite Landa
Erakundea: Labayru Fundazioa