Aitita eta amamagaz tratu handia
- 2018
- BUSTURIA
Sagarrakaz dultzea egiten eben: sagarrak zuritu eta txinoan pasetan ziran, batzuek azal eta guzti. Lehenengo egosi egiten zan ur gitxi-gitxigaz, eta gero azukerea botaten jakon. Ostean, papel fintxu bat ipinten jakon eta gainean koipe gazea edo orioa arnasarik hartu ez egian. Denporea aguantetan eban horrek. Lurrezko tarroetan edo kazuelan ipinten ziran lehen. Dultze hori ikoakaz bere egiten zan.
Egilea: Labayru Fundazioa
Barriemoilea: Maria Abio
Erakundea: Labayru Fundazioa