Zezinea
- 2010
- BUSTURIA
Domu Santu egunean meza ostean prozesinoa egiten zan kanposantura. Orduantxe ateraten ei zan eskeletoa eukan estandarte bat. Estandartea eleizan ipinita egoten zan. Abadeak, sakristauak eta monagiloak eroaten eben. Kanposantuan errespontsua botaten eben eta aitagurea-edo errezetan zan. Lehen bezperan kalabazak ipinten ziran. Begitxuak egiten jakozan kalabazeari eta kandela bat sartu barruan. Horma baten edo zulo baten ixten ziran. Bildurtzeko ipinten ziran bezperan.
Barriemoilea: Lurdes Zearreta
Erakundeak: Busturiko Udala eta Labayru Fundazioa