• 2013
  • BERRIZ
Atzera

Domeketan behar egiteko baimena

 

Inoiz San Inazio egunean be ebagi dabe garia baimena eskatuta. Orduan domeketan behar egiteko baimena eskatu behar zan eleizan. Ikusten zanean garia prest dagoala eta gantxotu eta urkuldu egin behar dala, abadeak baimena emoten eban. Garia gantxotu egiten da heltzen danean, kixkortu, eta tiratzen badeutsazu, apurtu egiten da. Garia gantxotute ikusten zanean, abadeagana joaten ziran; esaterako, barikuan edo zapatuan ikusi ezkero, garia astelehenera arte egoteko txarto egoala, domeketan ebagiten zan.

 

Barriemoilea: Crispin Arregi

Erakundeak: Labayru Fundazioa eta Berrizko udala