• 2017
Atzera

Bost astean edurragaz

 

Baserritik herrirako aldatza nahikoa bizkarra eta gogorra izaten zan. Eurek esnea ekarten herrira bajatu ahal izateko, gizonek atxurrakaz kendu behar izaten eben edurra eta leia. Bardin mediakuagana edo beste gauza batzuk egiten joan behar ebenean be.


Gogoan dauka, berak hamasei urte eukazala, urtarrileko azken egunean edurra egiten hasi eta otsaila osoan egin ebala edurra. Txoriak sartu jakezan etxean, eta argiaren kable baten geratu ziran. Baserri inguruan arbola asko egoan, arteak; baina atea zabalik egon arren, hareek ez eben urteten. Egun baten, otsailaren atzenetan urten ei eben, eta aitak esan eban: “Ointxe dator denpora ona”. Eta etorri be etorri zan. Bost aste egin zituen edurragaz.

 

Barriemoilea: Maribel Gorostizagoiza

Erlazionatutako Bideoak