• 2014
  • BILBAO
Atzera

Txinpartagaz herrietara

 

Txinparta taldeagaz danetarik egiten eben: abestu, dantzan, teatroa… Leku askotan egiten eben. Gogoan dauka Lekeitiora joan zanekoa. Egun birako joan ziran; lo be bertan egin eben. Gora Buru izena eukan teatro bat egoan orain batzokia dagoan tokian. Han dantzan eginda dagoz Txinpartagaz; baita kaleetan be Dindirrigaz. Izan be, Dindirrigaz eta Txinpartagaz ibilten zan. Ondarroan be egonda dagoz egun birako. Herri txikietara askotan joaten ziran. Eibarrera be joan ziran, Amayara; baita Donostian egoan teatro zahar batera be. Beti autobusean joan izan dira leku guztietara.

 

Barriemoilea: Iñaki Irigoien

Erakundeak: Bilboko Udala eta Labayru Fundazioa