Saldarako jeneroaren subastea
- 2013
- GARAI
Bolantea bertan ez zan asko usetan. Bolantea, kasurako, transporte handia egoanean edo Areetara, plaiara, obra baterako harea bila joateko erabilten zan, edo zementoa botateko grijoa ekarteko. Orduan horreek danak kamioian ez ebezan ekarten, bolantean ekarten ziran; obra baterako harea plaiatik, Gorlizetik. Grijoa Lemoizen egiten eben, kanteran. Hara bere bolanteagaz joaten zan jentea. Gurdi txikerrak horretarako ez eben balio, ze pisua handia hartzen eben eta gurtotza egurrezkoa zanez, erre egiten ziran. Bolanteak burdinazko gurtotza. Harek pisu handia aguantetan eban; zein harea, zein grijoa, zein kargetan jakona; harek pisu handia aguantetan eban. Bolanteak horretarako usetan ziran.
Barriemoilea: Tomas Sarria
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Maruriko udala