Maiatz Pazkoko menua
- 2016
- ARRATZU
Bigarren Mundu Gerra, 39koa, irailaren lehenengoan hasi zan, eta ordurako Bergaran egoan. Gomutetan da zelan egun haretan Muxikan egoan osaba-abadeagaz. Gerrea 45ean amaitu zan, eta bera 50ean ordenau zan, bost urte geroago. Uste dau ordurako teologia hasita egoala. Euretariko batzuei dei egin eutseen soldadiskara joateko. Joan ziran soldadiskara, baina handik egun batzuetara edo asti labur baten barriro bialdu ebezan seminariora. Seminariotik ederto ikusten zan pasetan Mirandatik Gipuzkoa aldera etorren trena. Han ze eroien ikusten zan. Mundu guztiak ekian Gerrea zala, gainera, ze periodikoa be baegoan orduan.
Barriemoilea: Javier Goitia
Erakundeak: Bilboko Udala eta Labayru Fundazioa