• 2007
  • BERRIZ
Atzera

Behekosurako tresnak

 

Beheko suan, han azpian sartzeko kazuelak, eta gainerako astadun lapikoak erabilten ebezan. Lapikoak lurrezkoak eta portzelana gorrizkoak izaten ziran. Lurrezkoak apurtu egiten ziran, orduan, dirurik egoten zanean portzelanazkoak erosten ziran eta hareexekaz.

Suaren gainean lapikoa ipintzeko parrilea ipinten zan; gero, hiru eta lau hankakoak be egoten ziran. Lurrezko lapikoei atzean zertxu bat ipinten jaken jausi ez eitezan. Beheko suan aurrea berotu eta atzea hotzitu egiten zan.

Beheko suan laratza egoten zan, eta handik zintzilik topina. Topina asta biko kazuela bat zan, laratzetik eskegita ipini eta bertan ura berotzen zan, fregaue-eta egiteko.

 

Barriemoileak: Hilario Alkorta eta Matilde Alkorta

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Berrizko udala

Erlazionatutako Bideoak