Domeketan behar egiteko baimena
- 2013
- BERRIZ
Suetean azpirea eukiten eben. Azpirea arka txikitxu bat izaten zan, lau kaderaduna. Han egiten eben orea; tapatxua altzau eta han. Taloa egiteko orea preparetan eben, ogia urtean baten baino ez eben egiten eta: jaietan, hain zuzen bere.
Talorako orea egiteko, artaburuak batu behar izaten ziran eta zapak kendu. Gero, garauak errotara eroaten ebezan eihoten. Handik uruna ekarten eben eta haregaz egiten zan orea.
Urunagaz piloa egiten eben eta han zulotxua egiten jakon, ura botateko. Ha igurdi eta igurdi egiten zan eta holan oreak urteten eban. Amak inoan zenbat eta gehiago igurditen dan, taloak gozoago urteten ebala. Harek ez eban gura izaten txarto igurditerik, ondo igurditea baino. Orea egin ostean, taloak jo eta talo-burdinan erre. Hiru edo lau erre behar izaten ebezanean, txingarrak apartau eta parrilearen gainean ipinten ebezan bero mantentzeko.
Barriemoilea: Eusebia Duo
Erakundeak: Mungia Udala eta Labayru Fundazioa