Laminak Aratuste kantetan
- 2011
- MUNDAKA
Kolegioko klaseko beste mutil batzuekin hasi zan joaten beste aldera, Urazurrutiara. Plazatxu bat egoan, La Plazoleta, eta handik euren abenturak eta eskapadak egiten ebezan Iturburu kaletik Las Minasera −orain Miribilla da−. Landak-eta egozan; oso politak izaten ziran momentu hareek. Beste batzuk, sarri, Mallonara (Begoña) joaten ziran. Bertan baserriak-eta egoten ziran. Akordetan da baten baino gehiagotan Mallonara joan eta sagarrak osten ebezala. Horretara lekuetara joaten ziran gehien. Urazurrutiatik, ibaiaren ertzetik, La Peñaraino be abietan ziran.
Barriemoilea: Jon Aldaiturriaga
Erakundeak: Bilboko Udala eta Labayru Fundazioa