Sanpedroak
- 2012
- MUNGIA
Hainbat behar egiten zan auzoen artean: sats-lorra esaten jakona (satsak ateraten), azpigarria ebagiten be bai… Eguna ipini, auzoak batu eta danen artean egiten zan. Gero meriendea egiten zan gisadua edo konejua-edo ipinita. Garia-eta be ebagiten ziran. Garia uztailean ebagiten zan. Jo egiten ziran, lehenengo harrian, gero makina txikitxu bategaz, eta gero handiago bat ekarri zan. Makina handiak, harek berak gari-garaua zakuetan sartu eta gainerakoa sabaira trailatu galtzu-galtzutan egiten eban. Baina ha ekarri eta urte bigarrenean gari gehiago ez zan erein. Orain dala berrogeta lau-berrogeta bost bat urte amaitu ziran hemen gariak.
Barriemoilea: Imanol Enbeita
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa