Ikasten jarraitzeko aukerak
- Zerbitzuak
- 2015
- BERRIZ
Aste Santuan eleizara, Eguen eta Bariku Guren egunetan. Eleizatik urten eta ostean, andrek ez, baina gizonek jokoan egiten eben tabernan. Gaztai freskoak jokatzen zituen. Traukon egoan pastoreak gaztai freskoak eroaten zituan. Danen artean jaten ebezan, eta jokoan galtzen ebanak, pagau.
Bariku Gurenez, arrastiko hiruretan kanpaiak lotu egiten ziran, eta harik eta zapatu gaueko mezea hasi arte, monagiloak txilinaren ordez karrakea joten eban, eleizpean. Mezea noiz hasten zan eta abisetako, jentea barrura sartu eiten. Eleiz barruan bere joten eban karraka txikitxu bat.
Barriemoileak: Jose Antonio Gorordo eta Eusebia Basaraz
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa