• 2008
  • MARURI-JATABE
Atzera

Artxo gaitziritzia

 

Artxo gaitziritzia, jaio eta amak kasurik egiten ez deutsona da. Holakoetan batzuetan kumea kendubarri egoan ardiren batengana botaten zan, hari hartuazo egiten jakon. Ardiari samatik eutsi eta artxoa ipinten jakon errapean esnea hartzeko. Azkenean ardiak onartu egiten eban artxoa.

Ostantzean, artxoa biberoiagaz hazten zan. Holan hazitakoak gero artaldea ikusi eta kasurik be eutsan egiten; norbere atzetik ibilten ziran, txakur baten moduan, saltuka. Antza solte dabilen artxoak ez dau kalte handirik egiten soloan; landarak ernetan dagozanean bai, zapaldu egiten ditualako.

Hori sarri gertatu jake. Partoan-edo amea hil, artxo jaiobarria etxera eroan eta biberoiagaz hazten eben. Urtero bat gitxienez eukiten eben, eta gero gainera, bera izaten zan artxoetatik estimaduena etxean.

 

Barriemoilea: Agustin Barandiaran

Erakundeak: EJ-GV, Bizkaiko Foru Aldundia, Labayru Fundazioa eta Maruriko udala