Artoa prestau errotara eroateko
- 2012
- MUNGIA
Arrainak bere sasoia eukiten dau. Antxobea esaterako, lehen goizago etorten zan baina otsail erditik gora garagarril erdira arte egoten da. Atuna, garagarril erditik azaroan sanmartinetara arte. Txitxarroa, papardoa-eta, abendu erditik gora, urtarrila-otsaila. Papardotan bapor asko Aviles aldera joaten ziran urtean-urtean erregenak pasau eta gero. Hile eta erdiko kanpainea egiten eben aratusteetara arte. Sanmartinetan, aratusteetan, sanpedroetan eta andramarietan etxean egon behar izaten eben derrigorrez.
Barriemoilea: Maria Uriondo
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa