Tronpak
- 2012
- IGORRE
Arimen agerpenen gaineko kontakizun asko esaten ziran lehen.
Fraile batek esan eutsan neska bati, arimaren bat agertzen zanean, parte onetik edo txarretik datorren galdetu behar jakola:
—Nondik zatoz? Parte onetik edo txarretik zatoz?
—Parte onetik.
—Zer ofrezitzen jatzu?
—Atera eidazu meza bat—. Eta arimeak ze eleizatan eskatu behar eban be esan eutsan, arimea mezaren faltan egon zan hurrean.
Fraileak esan eutsan neskeari: —Mezea ateraten deutsazunean, arimeak gero eskatuko deutsu eskua, eskerrak emoteko. Arimeak eleiz atarian, eskoi aldean, ur bedeinkatua dagoan lekuan urtengo deutsu. Eta eskua eskatzen deutsunean, ez eiozu emon eskurik, painelua emon behar deutsazu.
Eta neskeak, mezea entzuten egoala, abadeak Gure Jauna altzau ebanean, ikusi egin eban arimea be gora joiala. Mezea aterakeran, arimea be gora joan zan. Mezatik urtekeran fraileak esanda moduan, arimeak barriro urten eutsan eta eskerrak emoteko eskua eskatu eutsan. Neskeak painelua emon eutsan. Painelu haretan bost atzamarren markak agertu ziran.
Barriemoilea: Sofia Etxebarria
Erakundeak: EJ-GV, Bizkaiko Foru Aldundia, Zuztarretatik Ahora eta Labayru Fundazioa