Eskolara eta gero Maristetara
- 2012
- AMOREBIETA-ETXANO
Aramotzetik Aramendira
tximista baten antzera,
miru zuri bat ingurutu da
oilandatxuen atzean.
Atso urdinak asmetan badauz,
horren txistuak atzean
kurra ta kurra solora doa
bere oiloen atzean.
Atso urdina hasarraturik
negarrez doa bidean,
txita guztiak eroan deustez
bata besteen atzean.
Miru plageak erpea zorrotz
pikua ere makurra,
errotea lez urunduten dau
oilandatxuen hazurra.
Miru plageak jan dauenean
oilandatxuen hazurra,
erreska doa laino batera
ipar-haizea hartzean.
Barriemoilea: Antonio Sagarna
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa