Umeen erropak
- 2012
- MUNGIA
Gogoan dauka behin Zabalandin egozala ─bera nahiko nagusitxoa, baina beste bi edo hiru egozan han zapo-zapoak─, gizon bi pasau zirala handik eta harrituta geratu zirala umeak han bakarrik ikusita, galduta ete egozan edo. Galduta ez, eurak etxean egozan, etxean moduan; eta handik etxera ordubeteko bidea egoan. Baina etxean be ez eukien ardurarik; baekien lehentxoago edo gerotxoago agertuko zirala etxean. Aramaiarrak ziran eta erderaz esan eutsien: "¿a dónde vaits?". Eurek ulertu eben hori eta erantzun eutsien han egozala baina laster etxera joiazala. Baina handik gerora, Aramaion sarritan egonda ─egunak pasetan zituan han, auzoko jaietan, ganaduen jatekoak egiten, soloak goldatzen eta etxeko beharrak egiten─, konturatu zan "nora zoaitze?" esateko ohiturea eukiela eta hareek horregaitik esan ebela "a dónde vaits".
Barriemoilea: Jesus Eguzkiza
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa