• 2014
  • ATXONDO
Atzera

Amamaren kontuak

 

Lekukoak 12-13 bat urte eukiko ebazan. Aramaion asko egonda egoan, amama bertakoa zalako, Zubietakoa. Amamak kontu asko ekizan, pastore-mundukoa zan eta. Gizonen bizialdia zelakoa zan kontetan ekian pastoreen ikuspegitik.

Behin amamak esan ebana kontetan dau lekukoak: txakurra lotzen daneko taketak hiru urte hartzen jozak; ze behin euri-zaparradea, besteko eguzkia, gero txiz-zarraztadea eta gero korotza, usteltzen dok eta hiru urte garrenera jausi egiten dok. Hortik ateratzen dok gero, txakurrek hiru taketaldi hartzen dituala, astoek hiru txakurraldi eta gizonak hiru astoaldi.

Eta aitita Paulogaitik esaten eban: bueno, gure Paulok hiru astarraldi.

 

Barriemoilea: Jesus Eguzkiza

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa

Erlazionatutako Bideoak