Bijilia, baraua eta buldak
- 2013
- BERRIZ
Amamak haria egiten irakatsi eutsan. Lehenengo, lanea garbi-garbi egiten zan eta alanbrezko zepillu bigaz orraztu. Gero, batu, eta gorua izter artean ipinita, haria egiten eben. Orduan, derrigorrezkoak ziran lanazko galtzerdi zuriak; orain erabilten diranak domeketarako izaten ziran.
Amamak esaten eban, etxeko andrea izateko, derrigor ikasi behar zala galtzerdiak egiten gizonentzat eta umeentzat; erostea pentsau bere ez. Eurei amamak egiten eutsezan, baina berak bere ikasi eban egiten.
Barriemoilea: Maria Abio
Erakundeak: Mungia Udala eta Labayru Fundazioa