Xabier Peña
- 2014
- BILBAO
Amamak haria egiten irakatsi eutsan. Lehenengo, lanea garbi-garbi egiten zan eta alanbrezko zepillu bigaz orraztu. Gero, batu, eta gorua izter artean ipinita, haria egiten eben. Orduan, derrigorrezkoak ziran lanazko galtzerdi zuriak; orain erabilten diranak domeketarako izaten ziran.
Amamak esaten eban etxeko andrea izateko, derrigor ikasi behar zala galtzerdiak egiten gizonentzat eta umeentzat; erostea pentsau bere ez. Eurei amamak egiten eutsezan, baina berak bere ikasi eban egiten.
Informer: Maria Abio
Foundations: Mungia Udala and Labayru Fundazioa