Mundakako tabernetan hasi ziran edaten
- 2018
- BUSTURIA
Aitak sei egunean zortzi ordu egiten ebazan lan. Behar gehiago egin behar zanean, askok el cuarto esaten jakona sartzen eben, beste ordu bi gehiago; zortzi orduren kuarto (lauren) bat. Orduan, askotan, hamar ordu egiten ebezan egunean. Baina ez hori bakarrik, aitagaz joanda dago behin baino gehiagotan oporrak pasetan beraren etxera, eta aititaren oporrak ziran zazpi egun urtean.
Barriemoilea: Iñaki Irigoien
Erakundeak: Bilboko Udala eta Labayru Fundazioa