Muskerrak
- 2010
- BERRIZ
Aita, Bizkargitik bueltan etorri eta topau ez ebezanean, euren atzetik joan zan Gallartaraino. Egun baten, seguru bere, abisu bat hartu eben gizon guztiek inguruko eskola batera joateko. Bazkalostean, andrak-eta deskantsetan joan, eta aitak ahiztea goikotxikotan hartu eta eskolan agertu zan. Preso hartu eben, eta ilundean etxera etorri ez ziranean, ama-eta larritu egin ziran. Ordurako, bideak eginda, non edo non lo egin eben, aita seina aldean dauala. Biharamun goizean, Bilborako bidean, baserri batetik pasau zanean, seina bertan itxi eban; ezin eban beragaz eroan. Umea Gallartan entregetako esan eutsen aitak baserrikoei. Azkenean, izekoak topau eben. Gero jakin eben aita preso egoala Iruñean; eta ama hilean behin-edo joaten jakon bisitetan.
Barriemoilea: Bene Markaida