• 2009
  • LARRABETZU
Atzera

Agarreko errotara artoa eta garia eroaten

 

Lekukoa Agarreko errotara joaten zan hamar-hamabi urtegaz, aitagaz edo amagaz, artoa eroaten. Horixe jaten zan baserrietan. Garia be ereiten zan eta asko koiuten zan, baina sarri saldu egiten zan. Etxean jateko paraje honetan artoa erabilten zan; Arratialdean, ostera, ogi asko egiten eben gari-urunagaz.

Garia gehienetan saldu egiten zan edo oiloei emoten jaken. Gerraostean, afan handia egon zan garia koiuten. Gero gariaren galtzu luzea, neguan, ganaduentzat gordeten zan.

 

Barriemoilea: Jose Artetxe

Erakundea: Bizkaiko Foru Aldundia