Oiloak hil eta lumak aprobetxatu
- 2007
- BERRIZ
Lehen ikusten ebezan abereak ez da ehunetik hamar gelditu: uretan ibilten ziran ogigaztaiak, katamixarrak... Katamixarra hondino banakaren bat agertzen da. Kontaminazinoaren ondorioz, insektutik eta arbolatik eta kokotik bizi dana desagertu egin da. Are gehiago, baserriko kurloiak sareaz harrapetan ebezan, eta gauean linterneaz. Gaur egun ez dago bat; dana desagertu da.
Presa ondora joan zan baten harritu egin zan, arbolapean txori habia aurkitu ebanean jausita, txingorradak edo haizeak botata. Artatxoriaren habiea zan. “Baten bat bizi dok hondino” pentsau eban. Kardantxiloak harrapau eta kaioletara sartzen ebezan kumeek kantau egien. Horreek desagertu dira.
Barriemoilea: Jose Mari Maiztegi
Erakundeak: Labayru Fundazioa eta Berrizko udala