Hamar urtegaz monjen eskolea itxi eta Gernikako institutuan sartu zan. Bertara autobusez joaten zan. Institututik urten eta eskolara joaten zan, etxera joan orduko, eta monjek horri txarto erexten ei eutsien. Eskolan uniformea egoten zan, baina bere gurasoek eze ben dirurik euki uniformea erosteko, orduan uniforme barik joaten ziran.
Barriemoilea: Arantza Ugalde