• Zerbitzuak
  • 2009
  • ERANDIO
Atzera

Antxinako trena

 

Erandioko Landatik, Mungira joian txokolaterea pasetan zan, ikatza eta egurra erreta ebilen tren-makinea. Mungiko trena, lekukoaren aita jaio zan egunean inaugurau zan, Santo Tomas egun baten. Joan dan mendean ez, arteragokoan. Egun horretan sekulako edurtzea egin ei eban.

Lekukoaren eretxian txokolaterea sano polita zan. Bera ezkondu zanean, orain berrogeita hamar urte, tren horretan joan zan senarragaz Santanderrera ezkon-bidaian. Bere senarrak bentanatik burua atera, eta ke baltzagaz alkondara guztia lohitu eban.

 

Barriemoilea: Edurne Larteategi

Erakundeak: EJ-GV, Bizkaiko Foru Aldundia, Erandioko udala eta Labayru Fundazioa

Erlazionatutako Bideoak